- Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen lelopean martxan jarri den partaide-tza prozesuan izen-ematea zabalik dago.

Lehen ekintzak aste honetan izango dira; zehazki, ekainaren 17, asteazkenean, eta 18an, ostegunean, Nola sentitzen zara? gaiari buruz. Lehen topaketa hauek 18.00etatik 20.00etara egingo dira, online formatuan. Prozesuko lehen saio eta tailerretan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, Tolosako Udalaren web orrian dagoen galdetegia bete eta topaketa telematikoan parte hartzeko pasahitza jasoko du herritar bakoitzak.