Zumaiak hainbat aisialdi gune ireki ditu dagoeneko
Pilotalekuak, skate parkea eta jolas-parke gehienak zabalik daude, baina osasun-neurriak jarraitzea beharrezkoa da
- Zumaiako Udalak pilotaleku irekiak, skate parkea eta jolas-parke gehienak ireki ditu dagoeneko. Hala, udaltzaingoak kendu ditu herrigunean zein auzoetan erabili daitezkeen eremuetako balizatzeko zintak.
Amaia plazako, Basadiko eta Bidabeazpiko haur parkeak datorren aste honetan irekiko dira; etenaldi hau bertako lurra konpontzeko erabili baitute. Zumaiako Udaletik jakinarazi dutenez, eskoletako parke eta frontoiek ere itxita jarraituko dute Hezkuntza Sailaren irekitzeko baimena eman bitartean.
Orain arte bezala eremu hauetan ere distantzia eta osasun-neurriak errespetatzeko deia egin dute. Era berean, jende pilaketak saihesteko ahalegina egin beharko da bertan, eta beharrezkoa bada txandakako erabilera gomendatzen da.
Aiak, bestalde, pilotaleku guztiak irekiko ditu astelehenean. Gehienez lauko taldetan bildu ahal izango da pilotaleku bakoitzean, eta aurrez ordua hartu beharko da udaletxera deituta. Federatuek lehentasuna izango dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Nuevo ascensor para mejorar el acceso al ambulatorio de Altza
-
Vecinos de Amara: “Soportamos el paso de 89.000 trenes al año”
-
Eguzki denuncia al Ayuntamiento de Azkoitia ante el Ararteko por vulneración del derecho a la información ambiental
-
Lasarte-Oria acapara el 10% de las vacantes de médicos de la CAV