- Koronabirusaren ondorioz udarako aurreikusita zeuden udalekuak bertan behera uztea erabaki ondoren, Azkoitiko Udaleko Gazteria zerbitzuak "egoera berrira egokitutako" aisialdiko eskaintza antolatu du herriko haur eta nerabeentzat. Hala, Ludotekak Uda Haurrekin ekimena burutuko du eta Topalekuak Uda Nerabeekin izenekoa. Ekintzak goizetan izango dira hilaren 29tik uztailaren 18ra bitartean eta astean behin, goiz eta arratsaldez.

Ludotekako eskaintza haurren adinaren arabera banatuko da. Ondorioz, "aste bakoitza adin tarte bati eskainiko zaio": Hilaren 29tik uztailaren 3ra bitarteko ekintzak HH4-HH5eko umeentzat izango dira; uztailaren 6tik 10era artekoak LH1-LH3koentzat eta uztailaren 13tik 18ra artekoak LH4-LH6koentzat. Talde bakoitzean bederatzi haur izango dira hezitzaileko. Topalekuko egitaraua, berriz, 13 eta 17 urte bitartekoei zuzenduta egongo da eta horretan ere talde bakoitzean bederatzi nerabe izango dira hezitzaileko.

Aisialdiko programa hauetan parte hartzeko izena hilaren 15etik 24ra bitartean eman ahalko da (Ludotekako bazkideek 15etik 18ra bitartean eman ahalko dute izena eta bazkide ez direnek 18tik 24ra). Izena Gazte Zerbitzu Bulegoan, 943 026 027 telefonora deituz (10.30etik 13.00etara eta 16.00etatik 18.30era) edo gazteinfo@gazteriazkoitia.eus helbidera ida-tziz eman daiteke.