Bonoak agortu dira Zaldibian
- Zaldibia herri bizia, jarri zure hazia lelopean, Zaldibian bono sistema erein dute. Hain zuzen ere, Udalak 10 euroko balioa duten 1.800 bono saldu ditu egun hauetan. Bono hauek hirunaka lortu ahal izan dituzte zaldibiarrek, baina 30 euroko balio hori eskuratzeko 20 euro bakarrik ordaindu behar izan dituzte, gainontzeko 10ak Udalak jarri baititu.
Kanpainak berak argi uzten du helburua. Zaldibia herri bizia, jarri zure hazia izenpean herritarrak bertako komertzioen aldeko apustua egiteko erraztasunak jarri dituzte, azkenean hauek zuzenean jaso dituztelako pandemiaren eragin zorrotzak. "Zaldibiako herrian dauden ekoizle, komertzio, taberna, jatetxe eta zerbitzu-emaileen produktu eta zerbi-tzuak ordaintzeko erabili ahalko dira bono hauek", agertu dute Udaletik, eta hirugarren sektoreko profesional hauek Udalean bertan jasoko dute dagokien dirua bono horien trukean. Hori egin ahal izateko nahikoa izango da Udaleko eskaera orri bati trukatu nahi dituen bonoak gehi-tzea, eta hau egiteko azken eguna 2021eko urtarrilaren 15a izango da.
Zaldibiako herrian ere aukera zabala dago hirugarren sektoreari erreparatuz gero, eta honako lekuetan erabili ahalko dira bonoak: Azanza mintegiak, Izar Berri-Garikoitz Nazabal, Joseba Insausti artzaina, Katxiña artzaina, Maria Luisa Mendizabal barazkigilea, Mozo artzaina, eta komertzio eta ostalariei dagokionean, Arrese jatetxea, Bego mertzeria, Beti Gazte taberna, Erosle janari denda, Ain-tzane Alberdi farmazia, Galai ileapaindegia, Itxaro ileapaindegia, Illati taberna, Jaiak mozorro denda, Josean Maruri arraindegia, Joxepane herri ostatua, Kixkurgune taberna, Lazkao-Etxe jatetxea-nekazalturismoa, Mae fruta denda, Pagosa okindegia, Pili harategia, Txaro-Ogi Berri okindegia, Zelaa hotela eta Alarpe Zalditegian.
Sortu diren elkartasun bono hauek aurtengo abenduaren 31a baino lehen gastatu edo erabili beharko dituzte zaldibiarrek, beraz, urte amaierara arte izango da horretarako aukera.
Kanpaina berri honetarako Zaldibiako Udalak 18.000 eurotako eragina izango duen sustapen ekonomikorako ekinbidea abiatu berri du, eta modu honetan herrian erosteko bide berriak bultzatu eta abiatuko ditu, gertukoa sustatzeko erraztasun hauek eskainiz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Que se anden al loro en Donostia y en Azpeitia, que los legazpiarras vienen pegando fuerte
-
Una sentencia obliga a BPXport a aplicar subidas salariales del 16,3% en el polideportivo de Zarautz
-
La Semana del Empleo de Irun ofertará 380 puestos de trabajo
-
Oñati, punto de encuentro arqueológico desde este miércoles