- Sanjuanak bertan behera lagatzea erabaki ondoren, Udaleko Kultura batzordeko kideek "gehienez ere, bost ekintza" antolatzea adostu dute. Hori bai, "osasun publikoa arriskuan jar dezaketen jende-pilaketak saihesteko", ekintza horiek "ateak itxita" egingo dira "baina grabatu eta zuzenean jarraitu ahalko dira Udalaren komunikazio-kanalen bidez".

Hala, Kultura Batzordeak aho batez erabaki du jaietako ekitaldi esanguratsuenak edota tradizionalenak bakarrik egitea.

Horrela bada, hilaren 23an San Juan Zortzikoa (11.00etan, Usartzako txistulari bandarekin), Lizarrako dultzaineroen emanaldi labur bat (13.00etan) eta Debabarrenean herritarren osasuna bermatzeko lanean aritu eta ari diren pertsona guztiei omenaldia egingo dira udaletxean (20.00etan Lisker taldearen emanaldia izango da Coliseoan).

Ekainaren 24an, berriz, Kezka dantza taldearen saioa egongo da Coliseoan (20.30ean).