"Bilerak elkargune informatibo bat izatera mugatu dira"
- EAJk proposatuta, apirilaren lehen astean Neurri Ekonomikoen Mahaia eratu zen Oñatin, COVID-19 gaitzak eraginda herriko hainbat sektore izaten ari diren kalteak arintzera bideraturiko neurri ekonomikoak zehazteko. Momentu honetan "egoera bestelako dela iri-tzita" azken bilera egin zuten joan den astean. Hala ere, ez da erabat deseginda geratu mahaia, unean uneko beharrei aurre egiteko berriz batzeko aukera zabalik baitago.
Herriko komertzioei laguntza ematea zein gizarte zerbitzuetan jasotako beharrei erantzuteko bideak adostu diztuzte foro horretan. "EAJren proposamena izan zen mahaia eratzea eta ondo iruditu zitzaigun. Baina ez da izan espero bezain emankorra, oposizioaren ekarpen zehatzik izan ez delako", azpimarratu du Udal Gobernuak. "Pozik" dago ideia guztietan adostasuna lortu baita, baina azaldu duenez "bilerak elkargune informatibo bat izatera mugatu dira".
EAJk, bere aldetik, "hasieratik elkarlanaren aldeko apustua" egin duela adierazi du eta mahai hori "positiboa eta aberasgarria" izan dela ere esan du. Prentsa ohar baten bidez, egindako proposamenak nabarmendu dituzte jeltzaleek, besteak beste: zerga hobariak, kontsumoa sustatzeko bonuen ideia edo herrian kontsumi-tzeko kontzientziazio kanpaina. "Udal Gobernuak kudeaketaren ardura du eta berak ditu baliabideak. Guk argi izan dugu hasieratik ezin genuela kritikara mugatu eta soluzioaren parte aktibo izan nahi genuela, eta horretara bideratu ditugu gure indarrak", dio alderdi jeltzaleko bozeramaile den Ainhoa Galdosek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
División en Azpeitia por la escultura de una lavandera
-
Detenido un hombre en Irun por dar un puñetazo a su expareja en la Oficina del DNI
-
La investigación de la Ertzaintza por la mujer herida en la previa del Real Sociedad-PSG continúa "abierta"
-
Identificado al autor del disparo que mató a una mujer en Deba