- Zarauzko Udalak, urtero bezala, garbiketa zerbitzuak indartuko ditu irailaren 30a bitartean. Aurten, ordea, bereziki sendotuko dituzte, egungo egoeran, herriaren bazterrak ondo deseinfektatzea “oso garrantzi-tsua” dela argi dutelako.

Hala, berrikuntza gisa, eta Osasun sailaren gomendioa jarraituz, malekoian dauden hiri altzariak desinfektatu egingo dira, besteak beste, banku eta zaborrontziak. Zarauzko errepideak eta bide bazterretan ere, kamioi zisterna eta baldeadora erabiliko dira egunero.

Hondartzako garbiketari dagokionez, martxan jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, irailaren 30a arte.

Bide beretik, edukiontzi guztiak desinfektatu egingo dira ura eta xaboiarekin, astean bitan.

“Pandemia ez da oraindik bukatu eta hartu daitezkeen neurri guztiak hartuko ditugu koronabirusaren aurka egiteko”, azaldu zuen Iban San Martin zinegotziak.