Abotsanitzek Herri Kanta abuztuan egitea proposatu du
Taldearen planteamendua abesti herrikoien jaialdia hiru eszenatokietan aldi berean egitea da
- Herri Kanta Jaialdia udaran antolatzeko proposamena egin du Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak aste honetan, pandemiak eragindako neurrietara egokituta. Jaialdia hiru eszenatokietan burutuko litzateke aldi berean, eta talde guztiek hiruretan abestuko lukete. “Horrela -taldearen ustetan- jaialdia jarraitu nahi duten guztiek izango lukete horretarako aukera”. Aurtengo Herri Kanta Jaialdia maiatzean egitea galarazi du koronabirusak, baina Abotsanitzentzat “horrek ez du esan nahi aurten antolatu ezin denik”. Taldeak udaran egin daitekeela uste du eta kaleko kultur ekitaldiak burutzeko Eudelek emandako gomendioak aintzat hartzen dituen proposamen batera jo du. Proposatutako hiru eszenatoki horiek Alde Zaharreko hainbat tokitan egongo lirateke: Gipuzkoa plazan, Arma Plazan eta Kasino Zaharrean. Parte har-tzen duten talde guztiek hiru eszenatokietan abestuko lukete txandaka.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Donostia estrenará este año la oficina de turismo y atención a la ciudadanía en el Ayuntamiento
-
Una víctima pide 22 años para su 'ex' al que acusa de maltrato y violarla incluso enferma
-
Se rueda en Bera el thriller sobre ETA producido por Juan Antonio Bayona 'Un fantasma en la batalla'
-
Gipuzkoa muestra apoyo al buque Aita Mari, que "refleja los mejores valores del territorio"