Santixabelak beste formatu batekin ospatuko dira
Usurbilgo Udala aste honetan kultur eragileekin eta jai batzordeekin bildu da erabakiak hartzeko
- Aste honetan, Santixabeletako Jai Batzordeak bilera burutu du, lehen batzarra berrogeialdia hasi zenetik. Egungo egoera eta uztail hasieran izan daitekeena kontuan izanda, festen antolakuntzari beste forma bat ematea erabaki dute.
Beraz, festak ospatu, ospatuko dira, nahiz eta beste formatu eta ezaugarri batzuekin izan. Hurrengo bileretan zehaztuko dute osasun krisira egokitutako Santixabelen eredua. Eusko Jaurlaritzak orain arte aurreratu duen bakarra izan da Udalen esku geldituko dela jendearen arteko distantziak betetzen direla bermatzea.
Aste honetarako, Usurbilgo Udaleko Kultura sailak jaiei eta kultur ekitaldiei buruz hitz egiteko bilera sorta antolatu zuen. Jai batzordeekin eta dirulaguntzak eskatu zituzten kultur eragileekin bildu da.
Azkenik, gaur auzoetako jai ba-tzordeekin du hitzordua. Bilera aurrez aurre egingo dute Potxoeneako goiko solairuan, 18.00etan. Talde bakoitzetik ordezkari bat joango da bilerara.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urretxu posibilita la apertura de un supermercado de 2.000 metros en Matxinporta, el hotel de Pagoeta, Bengolea y Alkorta y Mendizabal
-
Altuna Lurrindegia se alza con el premio gordo del concurso de escaparates de Arrasate
-
La reacción de CAF al 'Contrato del Siglo': resalta "la larga trayectoria de éxitos en Benelux"
-
EH Bildu asegura que hay alternativas para conseguir una sede definitiva para el Hogar de Jubilado de Gros