Zarauzko Caritasek 800 euro jaso ditu jakitan Talai Berriren eskutik
Hirukoiztu egin da itxialdi honetan janari bila jotzen duten zarauztarren kopurua
- Zarauzko Talai Berri txakolindegiak, III. Mahasti krosa ospatu du aurten. Lasterketaren ondoren gerturatu ziren guztiak, txakolina eta Eusko Labeleko hainbat jaki dastatzeko aukera izan zuten, euro baten truke. Itziar Eizagirre txakolindegiko arduradunak azaldu zuenez, 800 euro inguru biltzea lortu dute oraingoan eta kantitate horrekin, bertako produktuak erosi dituzte ondoren, Zarauzko Caritasi bideratzeko.
"Momentu egokia iruditu zaigu. Koronabirusak eragindako egoera tarteko, herritar askok jo behar izan dute Caritasera laguntza eske", jakinarazi zuen Eizagirrek.
Hain zuzen, Joxean Azkue Zarauzko Casitaseko ordezkariak argitu zuenez, janaria bila jotzen duten zarauztarrak hirukoiztu egin dira itxialdi honetan: "70 pertsona ziren osasun krisia hasi aurretik laguntza eske etortzen zirenak. Orain, berriz, 200 dira".
Alde oneko, ordea, pandemia honen aurrean herritarrak "solidarioagoak" direla aitortu zuen. Hala, ekarpenen bat egin nahi duenak, astearte eta astezkenero egin dezake, 10.00etatik 17.00etara, Mitxelena kalean duten lokalean.