4.500 maskara eta 500 babes-kareta banatuko dituzte Zarautzen
Autobus eta tren geltokietan, eta merkatari eta ostalariei emango zaizkie oraingo honetan
- Osasun agintariek garraio publikoetan maskara higienikoak erabiltzea derrigortu dute konfinamendua arintzeko 0 Fasean. Hori dela eta, Zingira Zarautz Babes Zibileko eta DYA-ko boluntarioek maskarak ari dira banatzen udalerriko hainbat tokitan; besteak beste, Euskotreneko bi geltokietan eta autobus geltokian.
Dendari txiki eta ostalari batzuk ere martxan jarri dute beraien jarduera eta azken hauei ere banatuko zaizkie ale batzuk.
Iban San Martin herritarren segurtasunerako zinegotziak jakitera eman duenez, "guztira, 4.500 maskara eta 500 babes-kareta baino gehiago banatuko dira. Gure merkatari eta ostalarien, eta garraio publikoa erabili behar duten zarauztarren osasuna zain-tzea ezinbestekoa da konfinamendua arintzeko prozesu honetan".
Maker Komunitateri 3D inprimagailuetarako lehengaia ematen lagundu du Udalak eta horren truke jaso ditu batzuk.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La Gabonetako Krosa de Irun abrirá sus inscripciones el 17 de septiembre
-
La Diputación subvenciona con 35.000 euros el primer refugio climático de Legazpi
-
Irun celebrará en otoño la primera Txaranga Topaketa
-
Deba acogerá un taller para huir de las modas y optar por los sistemas de calefacción más eficientes para las viviendas