Síguenos en redes sociales:

Sarean iruzurrak gora egin dutela ohartarazi du Azkoitiko Udalak

Enpresa edo erakundeen identitatea ordezkatzen ari dira ordainketak desbideratzeko

- Udaltzaingoak Internet bidez erosketak egiten dituzten azkoitiarrei "adi egoteko" eskatu die; "sarean egiten diren iruzurrak gora egin dutelako".

Udaletik esan dutenez, "iruzurgileek man in the middle edo CEO iruzurra erabiltzen dute enpresen edo erakunde ofizialen identitatea ordezkatzeko" eta era horretan "ordainketak desbideratzea edo euren onurarako eragiketak burutzea lortzen dute".

Identitate-ordezkatze hori posta elektronikoaren bidez egiten da nagusiki eta horregatik "konexio segurua erabiltzea, pasahitzak eguneratzea edota deskontu handiak iragartzen dituzten mezuez ez fidatzea" aholkatzen da.