Azpeitiko 90 etxetan jaso dituzte elikagaiak azken banaketan
36 familiak lehen aldiz jaso dute Janari Bankuaren laguntza Udalak bultzatu duen banaketa gehigarrian
- Koronabirusak eragindako alarma egoeraren ondorioz herriko hanbait etxetan egunerokotasunari aurre egiteko arazo ekonomikoak sortu direla jakitun, Azpeitiko Udalak Janari Bankuaren banaketa gehigarria burutu zuen joan den astelehenean; Udal brigadaren langileen bitartez eta Janari Bankuko bolondresek logistika antolatzeko eskainitako ezinbesteko laguntzarekin.
Guztira herriko 90 familiak jaso zituzten oinarrizko elikagaiak azken banaketa horretan; horietatik 36 lehen aldiz.
Udaletik gogorarazi dutenez, Janari Bankuak bi hilean behin banatzen ditu oinarrizko elikagaiak, eta martxoan egin zen aurreko banaketa. "Konfinamenduaren ondorioz, ordea, etxean jaki gehiago kontsumitzen dira eta etxe askotan diru sarrerak murriztearekin batera egoera okertu egin da; eta horregatik erabaki zen elikagaien banaketa gehigarri hau egitea", azaldu dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La Ararteko y la directora de Emakunde acuden a Irun: "El Alarde es un referente para la causa de la igualdad"
-
Azkoitiko Elkargunea, Hike eizan! sari banaketa eta bertso festa handi baten agertoki
-
Gipuzkoa supera los 35 grados: ¿hasta cuándo durará el calor?
-
Ola de calor en Gipuzkoa: hasta 37 grados