- Andoaingo Udalak herriko hainbat saltokiren laguntza izango du poltsa konpostagarriak banatzeko, hondakin organikoa biltzen duen edukiontzian erabiltzen diren horietakoak.
Poltsa-sorta bat emango da banaketan, beraz, herritarrek eskatzen diete arduraz kudeatzea eta eska-tzea poltsak. Indarrean dauden babes neurriak gogoratuz poltsen beharra duen etxebizitza bakoitzeko pertsona bat gerturatzea eskatzen da. Hala ere, gogorarazi dute posible dela material organikoa poltsarik gabe isurtzea.
Hauek dira banaketa horretan lagunduko duten dendak: Librería Stop (Agustin de Leitza, 27), Roalco alimentación (Kaletxiki, 24), Coaliment Bazkardo (Rikardo Arregi, 19), Xixori belardenda (Kale Nagusia, 7), Ernaitz liburundenda (Zumea kalea, 9), Leizaur parkeko kioskoa, Xixori belardenda (Txitibar plaza, 4) eta Coviran Karrika (Gurmendi kalea). Saltoki horietako arduradunei eskerrak eman dizkiete Udalaren deia artatu izanagatik.
Era berean, Andoaingo Udalak gogoratu du hondakinak edukiontzietatik kanpo ez direla utzi behar, modu honetan higiene-faltaren arriskuak murriztuko direlako. Azkenik, azpimarratu behar da indarrean jarraitzen dutela edukiontzien erabilera zuzena egiteagatik zaborren tasan Udalak ezartzen dituen hobariak eta deskontuak alarma egoera irauten duen bitartean.