- Atzo modu telematikoan egin zen Tolosako osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan hartutako neurriekin bat egitea adostu zuen . Hala, aho batez onartu zen alokairua eta komunitate gastuak ordaindu behar ez izatea Tolosako etxebizi-tza-parke publikoetako alokairu publikoko etxebizitzetan bizi diren eta ekonomia kalteberatasun egoeran dauden maizterrek.
Beraz, eten egingo dira apirileko, maiatzeko eta ekaineko errentak maizterrak gastuei aurre egiteko gaitasunik gabe utzi dituen kasuetan. Neurri honen onuradun izango dira osasun-larrialdi egoeragatik langabezian gelditu diren maizterrak, aldi baterako enplegu-erregulazio espediente batean daudenak edota autonomoak direnak euren diru-sarrerak %40 edo gehiago gutxitu badira.
Eskabideak maiatzaren 31ra arte egin daitezke era telematikoan edo, bestela, etxebizitzak@tolosa.eus-era idatzita.