Nola bizitzen ari dira konfinamendu egoera hau Lazkaoko gazteak?
Galdera-sorta prestatu dute 10 eta 15 urte bitarteko gaztetxoek osatzeko eta emaitzen arabera jarduerak prestatuko dituzte
- COVID-19ak eragindako hartu beharreko neurrien aurrean bizipen eta istorio asko daude. Gaztetxoenen iritzia jaso nahi izan dute Lazkaon, eta horretarako inkesta bat abiatu dute.
"Gazteenentzat, beren garapen psikologikorako faktore funtsezko bat da, aire zabalean jardutea, eta, aisialdian, beren adineko pertsonekin interakzioan egoteko aukera izatea", azaldu dute. Gaztematika sareak haurren eta nerabeen iritziak, sentimenduak eta emozioak jaso nahi ditu eta Lazkaoko Udalak bat egin du ekimenarekin. Horretarako, galde-sorta txiki bat prestatu da 10 eta 15 urte bitartekoentzat, hura bete dezaten eta konfinamenduaren aurrean duten esperientzia azaldu dezaten. Helburua da, emaitzekin, etorkizun hurbileko jarduerak eta dinamikak osatzea.
Lazkao.eus webgunean jarri dute horretarako txokoa.
Bestalde, Lazkaoko Gaztelekuko hezitzaileak Instagram bidez, astelehenetik larunbatera, bi orduko saioa egiten dute hainbat ekintza proposatuz. Arratsaldeko 18.00etan da egunero hitzordua eta bertako hezitzaileek lazkaotarrak Gaztelekura batzeko deia egin dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“La justicia en Gipuzkoa está tensionada por el incremento de asuntos y su complejidad”
-
“El uso del euskera no arranca en la Administración de Justicia, hay que fomentar el amor a la lengua”
-
El ciclo Udaberriko Musikaldia de Azkoitia vibró con la música de Andreas Prittwitz
-
Rescatan a 24 pasajeros de un Cercanías en Oiartzun