Haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu dute
Urola Garaiko txoko turistikoak marraztu behar dituzte eta hiru sari zozkatuko dira
- Urola Garaiko Turismo sailak Instagram bidezko marrazki lehiaketa antolatu du, konfinamendu garairako. 13 urte arteko haurrek parte har dezakete. Urola Garaiko txoko turistikoen marrazkiak egin behar dituzte. Turismo sailaren urolagaraia.com webgunea bisita dezakete inspiratzeko. Parte-hartzea oso erraza da: @urolagaraia Instagrameko kontua jarraitu behar da, marrazkian kontu hau etiketatu, argazkian iruzkin bat egin parte hartzen duen haurraren izenarekin eta #urolagaraiangeratzennaiz traola erabili. Egoerak hobera egiten duenean, bilduma egingo dute eta hiru sari zozkatuko dituzte.