- Legorretako alkateak, Zelai Amenabarrok, haurdunaldiari dagokion baja hartu berri du, eta, beraz, haren alkatetzako zereginak beste izen-abizen batzuetara pasako dira etenaldi horrek iraun bitartean. Gauzak horrela, Garikoitz Maiz izango da aurrerantzean jarduneko alkatea. Orain arte Hirigin-tza eta zerbitzu arloko zinego-tzia izan da Maiz. Jakinarazi dutenez, amatasun baimena bukatutakoan itzuliko da Amenabarro bere alkatetzako zereginetara, eta hori urte bukaera aldera gertatzea aurreikusten dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
