- Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Lurraldebusen zerbi-tzuak murriztea erabaki zuen, koronabirusa dela eta. Orokorrean, %54 gutxitu zituzten. Orain, beste neurri bat iragarri dute Lurraldebusetik: astebukaerako eta jaiegunetako zerbitzua aldatu egingo da. Hala, Aste Santu honetako jaiegunetan, indarrean sartuko da erabaki berri hau.
Astegunetan, berriz, Zumaiatik Donostiarako noranzkoan doazen UK09, UK11 eta UK11 lineak ordutegi berbera izaten jarraituko dute. Informazio gehiago behar duenak, www.lurraldebus.eus webgunera jo dezake.