- Osasun larrialdiaren ondorioz, martxoaren 14tik aurrera kultur eta kirol ikastaroak bertan behera geratu ziren eta dagoeneko, alarma egoeraren eta ondoren sortuko den egoeraren izaera aurreikusiz, ikasturtea amaitutzat ematea erabaki dute. Ikastaroen bigarren epealdiaren ordainketarik ez dute egin behar erabiltzaileek eta kobraketa eginda badago, maiatzean itzuliko da epealdi horri dagokion dirua.