- Koronabirusak eragindako egoerak establezimendu askoren ateak probisionalki iztera behartu du baina Urola Erdiko dendariak normalidadea berreskuratzen den unerako prestatzen hasi dira jada.

Horren adibide, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako merkatarien elkarteek Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziarekin batera "bertan geunden, bertan gaude eta bertan egongo garela" gogorarazteko abiatu duten sentsibilizazio kanpaina da.

Komunikabideetara bidalitako idatzi baten bitartez, Urola Erdiko dendarien elkarteek COVID-19ak sortu duen krisialdi honek herrietako saltoki askorengan izango duen eragina azpimarratzen dute: "Pentsa autonomo batentzat zer suposatzen duen bere ogibidea den establezimenduaren ateak itxi behar izatea!", azaltzen dute.

Edonola ere, dendariek argi dute garai zail honetan "herritarren osasuna lehenetsi" behar dela eta horregatik ez dutela "inolako trabarik ipini" dendak itxi eta "denon onerako" diren neurriak hartzeko.

Hori bai, dendariek jakinarazten dute establezimenduetako ateak itxita ere, egunak daramatzatela barruko lanetan: "Batzuk genero berria ilusioz jaso eta gure etorrera egunerako dena prest izateko; eta beste batzuk, telefono bidezko zerbitzua eta etxera eramateko sistema martxan jarrita".

Hori "lehen beharrak asetzeko gaitasuna duten beste saltoki batzuk lanean jarduten duten bitartean". Denarien elkarteen ustetan "saltoki hauek herria eta herritarrak zain-tzen dituzte, beraien osasuna modu esponentzialean arriskuan jarriz".

Horregatik, garai honetan, herriko saltokien gertutasuna, konfidan-tza, lasaitasuna eta berotasuna aldarrikatzen dute: "Hau normaltzen denean saltoki askok ateak irekita mantentzeko zailtasunak izango dituzte; aurre egiteko gure beharra izango dute, guk orain beraien beharra dugun bezala".