Síguenos en redes sociales:

Internerako konexioa dute Villabonako 17 ikaslek

Udalaren helburua da haur eta gazte guztien hezkuntza eskubidea bermatzea ikastetxeak ireki bitarte

- Herriko ikasle guztiek Interneterako konexioa izatea bermatu du Udalak, ikastetxeekin elkarlanean. Orotara Amasa-Villabonako 17 ikaslek jaso dute laguntza hau eta Interneterako sarbidea luzatu zaie ikastetxeek ateak ireki bitarte.

Amasa-Villabonako Udalaren helburua da Amasa-Villabonako haur eta gazte guztien hezkuntza eskubidea bermatzea da eta, horretarako, hainbat bitarteko aktibatu ditu azken egunotan. Behar handiena duten ikasleak identifikatu dira ikastetxe guztiekin elkarlanean.

Pasa den astean iritsi ziren Udalak erositako SIM txartelak, etxean Internetik ez daukaten ikasleak sarera konektatu ahal izateko eta atzo amaitu zen banaketa. Udalak eskerrak eman dizkie Zubimusu ikastolari ordenagailuak eskuragarri jartzeagatik, Fleming herri eskolari familien informazioa helarazteagatik eta boluntarioei txartelen banaketa egiteagatik.

SIM txartelak Izarkom telekomunikazio kooperatibaren iniziatibari esker erosi ahal izan ditu Udalak, krisi egoera honen aurrean, ikasleen behar zehatzei erantzuteko SIM txartel bereziak jarri baititu eskuragarri.