Síguenos en redes sociales:

KZguneak era telematikoan eskainiko ditu zerbitzuak

- Euskal Herriko KZgune zentroetan formakuntza-jarduera ere etenda dago, eta

Beraz, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argi-tzeko sistema bat jarri du erabilgarri, zentroetan fisikoki egotea eska-tzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko moduko bideak. Hala, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da komunikazioa KZ Guneetako arduradunen eta erabiltzaileen artean.

Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du lagun-tza ematea online egin behar diren hainbat tramiteetan, hala nola, erosketetan, banku-izapideetan, Osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen erabileran eta bestelako gaietan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei. Azken finean, egungo alarma egoeran bai ala bai etxetik egin behar dira. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman dezakete senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

Goierriren kasuan, Beasaingo arreta zerbitzuko kontaktua honakoa da: 943 023 622 telefonoa eta tutor.beasain@kzgunea.net, eta, aldiz, Ordiziakoa 943 023 673 telefonoan edo tutor.ordizia@kzgunea.net helbidean. Beste herrietako erabiltzaileek bi kontaktu horietara jo dezakete edozein zalantza argitzeko egoera honetan.