Koronabirusaren biktimei babesa adierazteko zapiak jarri dituzte Iruran
Hiru hildako eragin ditu pandemiak eta laguntza psikologikoa eskaini zaie senitarteko bat galdu dutenei
- Koronabirusa gogor kolpa-tzen ari da Irura, izan ere, datu ofizialen arabera, hiru hildako eragin ditu pandemiak 1.800 biztanle dituen Tolosaldeko herri honetan. Egunotan herri ekimen bat sortu da sufritzen ari diren familiei babesa eskaintzeko: Sanmigel jaietako zapi berdeak zintzilika-tzen ari dira iruratarrak herriko leiho eta balkoietan.
Azken datuen arabera, hamabi dira COVID-19arekin kutsatutako iruratarrak eta Udalak etxebizitza atari guztietan jarri ditu hainbat ohar, non zehazten den zein neurri jarraitu behar diren kutsatzeak sahiesteko.
Gainera, dekretu bidez onartu du udalak koronabirusaren ondorioz senitarteko bat galdu duten herritarrentzako doaneko zerbitzua. "Koronabirusak herrian eragindako herio-tzak eta heriotza horien egoerak, bakardadea, familiaren berrogeialdia, agurrik gabeak, dolua lantzeko ezintasuna, familietan eragin kaltegarria eragiten du", dio Gorka Murua alkateak. Horrela, familiako kideren bat hil zaien herritarrei prozesu honetan laguntzeko, psikologian aditu baten laguntza izango du nahi izanez gero. Telefono edo bideo-deia bidezko saioa izango da. Informazio gehiagorako: 943 691 333.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irungo Eraiki Dantza Taldeak bilera egingo du Iñudeen eta Artzainen konpartsa antolatzeko
-
La Diputación de Gipuzkoa suspende este viernes actividades de deporte escolar por las alertas meteorológicas
-
Beasain se convierte en ventana al océano con el 'CIMASUB Tour'
-
Irun lanza bonos de aparcamiento con precios reducidos en tres parkings del centro