Gizarte Zerbitzuak arreta telefonoz ematen ari dira
Hondarribiko udal zerbitzuen erabiltzaileekin kontaktua mantenduko da larrialdi egoeran zehar
- Nahiz eta Hondarribiko udal zerbitzu guztiek pasa den astelehenean aurrez aurreko arreta bertan behera utzi, bertako Gizarte Zerbitzuetako langileek bere erabiltzaile guztiekin telefono bidezko kontaktua mantentzen ari dira larrialdi egoeran, batez ere egoera ahulenean daudenekin. Hala jakinarazi zuten atzo Udaletik, eta arreta zihurtarazteko zerbi-tzuak telefonoz mantenduko direla konfinamendu egoera amaitu arte baieztatzen zuten. Txomin Sagarzazu alkateak azaldu zuenez, "Gizarte Zerbi-tzuetatik zuzenean deitzen ari zaie egoera hauetan dauden herritarrei, bere ezinbesteko beharrak zeintzuk diren jakiteko eta elkarlanean jarraitu asmoz". Hondarribiko alkatearentzat "larrialdi egoera batean lagun-tza guztiak beharrezkoak dira", eta datozen asteetan Udaletik ildo horretan lanean jarraituko dutela ezagutarazi zuen Sagarzazuk.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”