280 metro sarexka Azpeitiko Udala Urola ibaia hondakinetatik babesteko eta kaleko plastiko eta zikinkeriak ibaian ez bukatzeko neurriak hartzen hasi zen iazko urtearen bukaeran. Orduan, baranda duten ibaiaren ertzak babesteko burdinezko sareska jartzeari ekin zion. Lehen fase hartan, 196 metrotako eremuan hartu zen neurria eta azken asteotan beste bi gunetan jarri dute sarexka; Ibaieder kalean eta Salbe auzotik Loiolako Inazio Hiribiderako zubian eta inguruan. Oraingoan 280 metro sarexka ipini dira, 4.149 euroko inbertsioarekin.