Síguenos en redes sociales:

‘Kaixo maitea’ eta Ahotsak.eus gunea landuko dira ‘BixiBixi’n

segura - Asteazkeneko legez, gaur ere Segura Irratiko BixiBixi saioa izango da entzungai, eguerdiko 12.05ean hasita. Bertan, Kaixo Maitea gunea aurkeztuko da Iñigo Arandia sortzailearen eskutik. Horrez gain, Ahotsak.eus guneko Izaskun Gaston ere irratsaioan izango da, lekukotasun sakonak biltzen dituen Emakumearen egoera lehen izeneko bideo ekoizpena aurkeztuz. Bestalde, Arkaitz Apalategi kazetariak Goiberri aldizkariaren ale berrien inguruko aurrerapenak emango ditu, eta Gabino Muruak euskararen atala landuko du.