Síguenos en redes sociales:

Datozen hilabetetan hainbat konponketa egingo dituzte hiriko ia 70 kaletan

Orsa enpresak egingo ditu milioi bat euroko lanak eta guztira sei hilabete inguru beharko ditu

donostia - Donostiako Udalak hiri osoan zehar galtzadako zoladura konpontzeko lanak esleitu zituen atzo (Orsa enpresari) eta obrak hilabete honetan bertan hastea espero duela esan zuen Eneko Goia alkateak. Dena den, eguraldiaren arabera hasiera hori atzeratu litekeela ere gogoratu zuen. Milioi bat eurotik gora bideratuko ditu lan horietara.

Alde batetik, zulo eta akats zeha-tzak konponduko dituzte (zazpi aste eta erdi emango dituzte horretan) honako auzoetan: Intxaurrondon (Tolarieta, Zarategi, Basotxiki, Julimasene, Zubiaurre, Baratzategi, Galicia, Beltran Pagola, Buztintxulo eta Otxoki), Grosen (Miguel Imaz, Usandizaga, Euskadi plaza, Kolon, Ronda, Secundino Esnaola, Miserikordia, Trueba, Galtzara Nagusia, Bermingham, Jose Arana eta Marino Tabuyo), Egian (Mandasko Dukea, Xabier Aizarna, Karmengo Ama, Ametzagaina eta Jaialai), Erdialdean (Soraluze, Salamanca, Reina Regente, Peñaflorida, Okendo, Etxaide, Republica Argentina, Easo, Zubieta, Arrasate, San Martin, Prim, San Roke eta Beloka), Antiguan (Itsasargiaren pasealekua, Satrustegi, Eduardo Chillida, Igeldo pasealekua, Wiesbaden, Ondarreta, Vitoria-Gasteiz, Zumalakarregi, Antonio Arzak, Resurrección María de Azkue, Zarautz, Matia, Erregezain, Elias Salaberria eta Urnieta).

Bigarren fase batean (17 aste) 21 kaletako zoladura osorik edo zatika berrituko dute: Beloka pasealekua, Zorroaga, Tolosa hiribidea, Portuene, Aizkorri, Autonomia, Foruen pasealekua, Jose Arana, Zemoriya, Ategorrieta hiribidea, Errotaburu pasealekua, Pilotegi bidea, Mons, Baratzategi, Galicia, Otxoki, Sibilia, Zarategi, Martutene pasealekua eta Jose Elosegi.

Gros. Udal Gobernuak Groseko kolektoreen presazko birgaikuntza onartu zuen atzo. Lanak zortzi hilabeteko epean egin beharko dituzte eta aurrekontua ia 950.000 eurokoa da. Auzoko zenbait kaletan kolektoreen egitura birgaitu eta indartu beharko dute.

Parte Zaharra. Bestalde, udal Gobernuak behin betiko onarpena eman zion Hiri Antolamenduko Plan Orokarren aldaketari, Parte Zaharra eremuaren arau partikularrak barneratuz.

beste erabakiak

kolektorea berritzea