Tolosa - Antzerkia izango da protagonista asteburu honetan Leidorren. Erlauntza antzezlanaz goza-tzeko aukera izango da ostiralean, 20.30ean, Tolosako aretoan.

Malkoak eta irriak nahasten diren komedia mikatza da Erlauntza. Kepa Errastik idatzitako gidoia da eta Mireia Gabilondok zuzendutakoa. Aktore lanean arituko dira sei emakume: Vito Rogado, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Dorleta Urretabizkaia, Getari Etxegarai eta Naiara Arnedo.

Txikitako lagun kuadrilla bat asteburu pasa joango da landetxe batera, kide basten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak, ordea, ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala, edo agian bai. Asteburu "eroa" izan behar zuena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabekoak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntza bat. "Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen dire izakiak eta dan-tzan komunikatzen omen dira", aurreratu dute.