Síguenos en redes sociales:

Emakumeen Nazioarteko Eguna Andoainen ere

EH Bilduk herriko hainbat emakumeren argazkiak ikusaraziko ditu Bilgunean ostegunetik aurrera

Andoain - Hasi dira Andoainen martxoaren 8ra begirako ekitaldiak. Aste honetan aurkeztu dituzte omenduko diren zortzi emakumeen izenak eta martxoaren 6an Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak III erakusketa zabalduko dute, Itxaso Mendiluzeren eskutik. Ondoren, Yo, la peor del mundo an-tzerki musikala izango da

Martxoaren 23a bitarte askotariko ekintzak iznago dira; besteak beste, hitzaldiak, kalejira, kultur jarduerak eta abar. Datorren astean, martxoaren 7an Pausoz pauso ekimena, martxa-kalejira eta ekitaldia iragarri dituzte eguerdian. Ondoren, emakumeen bazkaria izango da eta izena emateko 606 929 697 telefonora deitu behar da. Matxoaren 8an manifestazioa egingo da eta emakumeen bazkari autogestionatua izango da. Izena emateko: 653 736 386, 635 716 709 edo andoaingoasanbladafeminista@gmail.com.

Argazki erakusketa Andoaingo EH Bilduk Martxoak 8, Emakumeen enfoketik argazki erakusketa antolatu du. "Gure aldarria argia da: gure gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, beharrezkoa da printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionaletan txertatzea", aditzera eman dute.

Hala, herriko hainbat emakumeren argazki-lanak ikusaraziko dituzte Bilgunean. Horiek dira Ainara Audikana, Oihana Arrizabalaga, Maddi Trutxuelo, Itziar Gutierrez, Aiora Arregi, Ainarika, Ane Jalon, Elena Audikana eta Maider Arabaolaza. Erakusketa martxoaren 5ean irekiko da, 18.30ean.