Musika, kolorea eta umorea nagusi
Mozorro desberdin asko eta plazak eta kaleak jendez gainezka, eskualdeko inauteriak ospatzeko
Eguerdirako Buruntzaldeako herrietako kaleak eta plazak talde eta konpartsa ugari kolorez betetzen zituzten. Azken urteetan festa honek indarra hartu du eta bada gai komun bat aukeratzen dituzten herriak: Usurbilen dantza, Lasarte-Orian denboraren makina, edota Urnietan zirkoa.
Sevillanak, ijitoak, brasildarrak, artzainak, tigreak, pinguinoak, bikingoak, Erdi Aroko soldaduak, Veneziako inauteriak, Euskal inauterietako pertsonaiak, astronautak, estralurtarrak, pottokiak, dragoiak, adarbakarrak... denetarik ikus zitekeen.
Koloreaz eta atzoko eguzkiaz gain, protagonista musika izan zen. Andoainen hein handi batean konpartsek ipini zituzten euren kantak karrozetan, baina txaranga eta dultzaineroak ere ibili ziren kaleak alaitzen. Bere atzetik familiak eta haur eta gazte ugari zebilen doinu hauek erraldoi eta buruhandien irteera iragartzen baitzuten.
Txaranga ere protagonista izan zen Hernaniko Kaxkoan. Jende ugari pilatu zen beraien inguruan kanta ezagunak dantzatu eta abesteko. Hemen giro aparta zegoen tabernetan ere. Gainera, euskal erromeria antolatu zuten Plaza Berrian San Joan konpartsakoek eta gaztetxoen-tzat zezentxoak eta bigantxak egon ziren.
Lasarte-Orian eguerdi partean hasi ziren konpartsak Okendo plazan biltzen 12.30ean bertan zegoen eszenatokian aurkezpena egin behar bai-tzuten. Gaur festak Urnietako Etxeberri auzoan, Andoainen eta Hernanin jarraituko du eta Astigarragan inude eta artzainen konpartsa aterako da 11.30ean Ergobiatik.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
"Publikoa aI do!" abestia Ordiziako Euskal Eskola Publikoen Jaiaren erdian
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial
-
La Diputación dirige 1,87 millones a ayudas que apoyan el emprendimiento