Síguenos en redes sociales:

Klub Nautikoak bere 50. urteurrena ospatuko du

Erakusketa bat eta mahai inguru bat antolatu ditu elkarteak, baita liburu baten argitalpena ere

HONDARRIBIA - Hondarribiko Klub Nautikoak 50 urte bete zituen pasa den 2019an. Urteurrena ospatzeko, elkarteak ekintza desberdinak antolatu ditu. Lehenengoa, 2019ko abuztuan ospatu zen, gurutzon-tzien XXXVIII. Ama Guadalupekoa Bela estropadarekin.

Orain, ospakizunei jarraitasuna ematea erabaki du elkarteak eta aurten ekimen bereziak antolatuko ditu. Hasteko, egun hauetan Elkartearen Historiaren Erakusketa antolatu da. Elkarteko artxiboan aurkitu diren eta bazkideek ekarri dituzten dokumentu, plano eta argazki oso interesgarriak publikoarentzako ikusgai egongo dira Hondarribiko Kirol Kaian duten egoitzan.

Otsailaren 14ean, leku berdinean, elkarteko historiari buruzko mahainguru bat ospatuko da eta, apirilean, Nautikoaren historiari eta etorkizunari begira dituen helburuei buruzko liburu bat argitaratuko da. - J.G.