hondarribia - Datorren otsailaren 7an, eguerdiko 13.00etan Hondarribiko Udaletxeko Areto Nagusian, bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen eskaeragile erregistroan, notario aurrean, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da. Kontuan hartu behar da izenemateak bi urtean behin berritu behar direla, eta hala egiten ez dutenek kanpoan geratzen direla. Izen emateko epea bihar itxiko da eta BAZen egin beharko da. Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek. Zozketari buruzko informazio gehiago hondarribia.eus udal webgunean lor daiteke. - J.G.