Pasaia - Pasaiako Udalak Ibaiondo frontoiko kantinarako estalitako terraza bat eraikitzeko prozedura hasi du. Behin eraikita dagoenean, zerbitzua esleituko duela ere jakinarazi du.

Honen aurrean, Antxoko ostalari guztiek manifestu bat idatzi eta sinadurak bildu dituzte. Guztira, 23 tabernek sinatu dute agiria.

Dokumentuan azaltzen dutenez, "suminduta" daude. "Konpeten-tzia egiten digu eta gure lana gogor kolpatzen du gune horrek, eta horrekin, gure langileena ere".

"Diru publikoarekin konpeten-tzia ezin zaigula egin ulertzen dugu, ez guri ez inori. Eta kirol guneak, kirola egiteko direla gogorarazten dizuegu", amaitu dute manifestua.

Agiria sinatu duten tabernak Mimos, Laket, Arraunlari, Ibiza, Gure Lurra, Prost!, Dani, Izadi, Iparra, Leunda, Jubilados, Casa Galizia, Ekarri, Etxe Ona, Kurlinka, Kirolak, Pasai, Axular, Kamio, E 16, Rome, Ezer Gaizki eta Miranda Jan Alai dira. - A.M.