Bihar hasiko da Alegian neguko kultur egitaraua
Haurrentzako ipuin kontaketa izango da lehena eta apirilaren 3a bitarte hamabost ekintza antolatu dituzte
Alegia - 2020an sartzearekin batera, Alegiako Kultura batzordeak negurako prestatu duen kultur egitarauaren berri eman du. Bihar hasi eta apirilaren 3an amaituko da eta tarte horretan hamabost ekintza eskainiko dira. Besteak beste, hitzaldiak, musika, dantza, mendi irteerak eta antzerkia izango dira.
Egitarauari hasiera emateko, bihar, 17.00etan, Badut taldearen ipuin kontaketa izango da liburutegian. Clown zein musikaturiko ipuin kontaketak egiten dituzte eta Alegian haurrei zuzenduriko emanaldi bat eskainiko dute.
Hil honetan, gainera, 24an Loa-tzo musika eskolako ikasleen piano kontzertua izango da, 26an mendi irteera eta 28an prebentzioari eta mendiko segurtasunari buruzko prestakuntza saioa iragarri dute.
Otsailean, berriz, Agate Deunaren bezperako ekitaldiak izango dira 4an, ipuin kontaketa 13an, Erradikalak ginen antzerkia 14an eta Iñauterietako zahagiardoa otsailaren 23an.
Martxoan, Amak taldearen kon-tzertua izango da 6an, plastikorik sortu gabe nola azaltzeko hitzaldia 11n, ipuin kontaketa 18an, Raketistak lehen eta orain dokumentalaren proiekzioa 27an eta mendi irteera 29an. Amaitzeko, apirilaren 3an Sutarri dantza taldearen emanaldia antolatu dute. - M.S.S.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El comercio guipuzcoano lidera las ventas en Euskadi y mantiene el empleo
-
Se amplía el uso de las taquillas inteligentes de Ordizia: de la feria al comercio
-
Donostia une fuerzas con otras ciudades para afrontar los retos del cambio climático
-
El Alderdi Eder de Donostia se convertirá en una pista para el deporte femenino el 4 y 5 de octubre