Síguenos en redes sociales:

Herri euskalduneetan handiena da Zarautz

Datuen arabera, 23.200 biztanle inguru ditu eta horietatik %74 euskaldunak dira

Herri euskalduneetan handiena da Zarautz

zarautz - Zarautz herri euskaldunetan handiena da. Zarauzko Udaleko Euskara sailak emandako datuek hori islatzen dute. 23.200 biztanle inguru ditu, eta horietatik %74 euskaldunak dira. Beste %11ek euskara ulertzen dute. Euskaraz ulertzen ez dutenak berriz, biztanleriaren %15 besterik ez dira.

Beraz, euskara sustatzeko ekin-tza plananaren arabera, Zarautzek euskararen arnasgune izateko baldintzak betetzen ditu. "Arnasgune izateak esan nahi du euskara modu naturalean erabiltzen den espazio batean gaudela. Hau da, euskara nagusi den espazio batean gaudela. Zarautzek bide luzea du egina", dio dokumentu horrek.

Adin taldeei begiratzen badiegu, haurrak eta gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak. Ezagu-tza datuek hala frogatzen dute, irakaskuntzan D eredua da nagusi: 16 urte bitarteko ikasleak 3.682 dira, eta bigarren hezkuntzakoak 1.039. 16 urte bitarteko irakaskuntza erabat D ereduan eskaintzen da (%98,66) Salbatore Mitxelena, La Salle, Orokieta eta Antoniano ikastetxeetan. Oso gutxi dira B ereduan eskolatutako haurrak (%1,33). Kanpotik etorritako haurrak izaten dira, eta euskara indartze-ikastaroak jasotzen dituzte.

Batxilergoan ere D eredua da nagusi, bai Lizardi Institutuan, baita Oteitzan ere (%99,6).

Helduen (25-64 urte) datuei erreparatzen badiegu %41,7 da euskararen erabilera eta adinekoena (64tik gora), berriz, %37,3.

Egoera txukuna bada ere, oraindik ere non hobetua badago. Kalean erdi eta erdi entzuten dira euskara (%57,6) eta erdara (%42,4), nahiz eta haurren zein gazteen artean euskara gehiago entzun, heldu eta zaharren artean baino. Etxeko erabileran oraindik ere euskara ez da nagusi.

Hortik haratago, bestelako esparru asko geratzen dira hobetzeko: merkataritza eta lan mundua, esaterako.

euskaltegietako matrikulazioa Zarautz udalerri euskalduna izan arren, euskaltegietako matrikula kopurua antzekoa izan da azken ikasturteetan. Herrian bi euskaltegi daude eta biak kontuan hartuta, 2017-2018 ikasturtean 296 ikasle zeuden. 2018-2019an, berriz, 260.