Hiru futbol txapelketa izango dira Bergaran gaurtik aurrera
Urtarrilaren 3an, Bergarak, Realak eta Osasunak jokatuko dute Alfredo Najeraren oroimenezkoan
bergara- Emakumezkoen I. Gabonetako Futbol 5 txapelketa jasoko du gaur Ipintza zelaiak (10.00). Alebin eta benjamin mailetako Bergarako, Elgetako, An-tzuolako eta Soraluzeko jokalariei deialdia luzatu die Bergarako Kirol Elkarteak (BKE). Urtarrilaren 2an, aldiz, Infantil Txiki mailako XXXVI. Nazioarteko Real Sociedad txapelketako kanporaketak izango dira Ipintzan, 9.30ean hasita.
Hurrengo egunean, 3an, Gazte mailako Gabonetako Futbol torneoaren 30. edizioa antolatu dute. Eta aurtengoa berezia izango da, azaroan hildako Alfredo Najera gogoan izango baitute. Hala, txapelketako hirugarren partiduaren aurretik, 13.00etan, urte askotan BKEko talde desberdinetako entrenatzaile eta zuzendaritzako kide izan den Najerari omenaldia egingo diote. Hasteko, 11.00etan, Bergarak Realaren aurka neurtuko ditu indarrak Agorrosinen. 12.00etan, Osasuna eta Bergara izango dira aurrez aurre, eta ondoren, Realak eta Osasunak jokatuko dute. - A.D.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Fermin Muguruza rememora los 40 años de 'Sarri, sarri'
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”