deba - Gipuzkoako Foru Aldundiak etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko doaneko tailerra antolatu du Debako Udalarekin elkarlanean.

Gipuzkoa Argitu programaren baitan antolatutako saio hori abenduaren 9an egingo da (18.30ean Agirre jauregian) eta parte hartu nahi dutenek abenduaren 5era arte eman dezakete izena oihane@izadi21.eus helbidera idatziz edota 686 427 565 telefono zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 16.00etara).

Tailerrean parte hartzera animatzen direnek energia aurrezteko aholku praktikoak jasotzen dituen gida eskuratuko dute.

Gutxienez bost lagunek eman behar dute izena saioa burutu ahal izateko. - J.L.