Síguenos en redes sociales:

Indartsu atera ziren Urola Kostako herritarrak emakumeen aurkako indarkeria salatzera

Indartsu atera ziren Urola Kostako herritarrak emakumeen aurkako indarkeria salatzera

zarautz - Atzo Urola Kostako inguruak “Tratu ona guztiona” bezalako esaldiek bete zituzten. Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko helburuarekin, indartsu atera ziren Urola Kostako herritarrak, emakumeak bereziki.

Aiako Lardizabal herri eskolaren kasua, ordea, bestelakoa izan zen. Goizean goizetik haurrak kalean ziren. Izan ere, manifestua egiteko beste bide bat aukeratu zuten hauek. Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko, ez zituzten eskolak eman. Ez da lehenengo aldia erabaki hau hartzen dutena eta umeek eskoletan gaia landu duten arren, gizarte feminista aldarrikatzeko modurik egokiena klaserik ez edukitzea da, beraien ustez.

Orioko herrian ere izan zen beste bitxikeria bat. Udal langileek keinu bat egin nahi izan zioten, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren aitzakian. Hala, kolore morez jantzita atera ziren lanera garbiketaz arduratzen den FCC enpresa. Orioko Udaletik jakinarazi zutenez, enpresa berak eman zizkien more koloreko txaketak langileei.

haurrak protagonista Gainon-tzeko herrietan, ikastetxeetako haurrek eman zioten hasiera, indarkeria matxistaren kontrako egunari. Zarautz, Zumaia, Orio eta Getarian, herrietako txoko eta plazetan bildu ziren eta manifestua irakurtzeaz gain, hainbat bertso eta kalejira egin ziren. Antzerkiak ere izan ziren tarteko.

Hau guztia, helburu berarekin egin zuten; “Gaia plazara ateratzeko eta tratu onen aldarria egiteko”.

Ildo bera jarraitu zuten herri guztietako udal ordezkariek. “Alor guztietan ekintzak proposatzea” beharrezkotzat jo zuten “prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa” emateko.

Sendo adierazi zuten “gizarte feminista, justu eta ekitatezko” baten aldeko aldarrikapena, eta baita konpromiso politikoak bete-tzeko jardun nahi dutela ere. Horren bidez, indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazten laguntzeko, hainbat konpromiso hartu zituzten Urola Kostako herri guztietako udal ordezkariek.