Síguenos en redes sociales:

Altzan eta Intxaurrondon, baietz

Altzan eta Intxaurrondon, baietzefe

donostia - Datorren urtean izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa, baina aurten ere hainbat herri eta auzotan erronka berriak bota dituzte. Donostian, Altzan eta Intxaurrondon hamabi eguneko ariketa proposatu dute, ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzeko. Hilaren 22an hasiko dute auzo mailako euskaraldia eta abenduaren 3an (Euskararen Nazioarteko Eguna) bukatu.

Bi auzoetan ahobizi eta belarriprest rolak eskainiko dizkiete parte-hartzaileei eta Euskaraldian egin zuten moduan, konpromiso zeha-tzak eskatuko dizkiete: ahobiziak euskaraz mintzatuko dira euskaraz ulertzen dutenekin eta ezezagunekin lehen hitza euskaraz egingo dute; belarriprestek gonbita egingo diete euskaraz dakitenei euskaraz egiteko, ulertzeko gai baitira nahiz eta, kasu batzuetan, gaztelaniaz erantzun beharra duten.

Gainera, ariketaren inguruan eta hamabi egun horietan zehar hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte, ikusgarritasuna eman nahian. Altza Hadi! 12 egun euskaraz erronka kalejira batekin abiatuko dute, auzoko ikastetxeetako ikasleekin batera azaroaren 22an. 17.30ean hasiera ekitaldi ofiziala izango da eta ondoren Dantza filmaren emanaldia eta afari merienda antolatu dituzte Herrera Kultur Elkartean. Hortik aurrera diskofesta, haur antzerkia, mini-euskalginkana, euskaraokea eta bestelako ekitaldiak antolatu dituzte astean zehar (gaztelekuan, Larrotxenen eta ikastetxeetan).

Azaroaren 30erako (larunbata) egitarau berezia prestatu dute Herreran: pala partidak, jolasak eta tailerrak, puzgarriak, Herrera Kantuz auzoan zehar eta euskararen aldeko bazkaria izango dira, baita kontzertuak eta Dj saioak ere arratsalde eta gauean. Haurtxokoan eta gaztelekuan programazio berezia izango da Euskararen Egunaren harira, euskal zunba saioa egingo dute Harria parkean eta min-tzo-potea Harrizar eta Harriberri ingurutik. Larratxoko kultur etxean AltzataRock euskaraz jaialdia era izango da (Serge, Izaki Gardenak, Omki Xin eta Sega Sound Killers).

Abenduaren 3an bertan Larratxon, haurtxokoan eta gaztelekuan ere tailer eta jolas bereziak egingo dituzte. Herreran Joan Mari Irigoienen Derbia liburuaren irakurketa publikoa egingo dute.

515 ahobizi eta 212 belarriprest lortu nahi dituzte Altzan eta parte har-tzeko izena ematea beharrezkoa dela gogoratu dute (txapa ere banatuko zaie), aurretik edo hasierako ekitaldian bertan. Baldintza bakarra Altzan jaio, bizi edo lan egitea da eta euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai izatea.

intxaurrondo Nitik harago baietz 11 Intxaurrondon ekimenaren hasiera ekitaldia hilaren 22an izango da, 19.00etan. Ondorengo egunetan kultur etxean hainbat ekitaldi izango dira, Dzirt-Dzart komikiak bat-batean ikuskizuna (azaroak 27) eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna (azaroak 30), besteak beste. Azaroaren 29an gaztainerrea, jolasak eta kalejira egingo dituzte Bernat Etxepare plazan eta Sagastiederren eta hurrengo egunean bertso bazkaria Zulo Zahar elkartean. Amaiera ekitaldia ere izango da abenduaren 3an. - A.Z.