Oarsoaldeko eskolek Aldundiko 50/50 programan parte hartu dute
Errenteria - Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailak finantzatzen du eta ohitura aldaketak sustatu nahiz urruneko alderdi modura energiaren pertzepzioa aldatzeko tresna da. Aldi berean, proiektu honekin jardun-tarte txikiaren ideia baztertu nahi da.
50/50 Karmengo Ama herri ikastetxea, Elizalde herri eskola, Lezo herri eskola eta Cristobal Gamon ikastetxean gauzatu da. Ikasturtean lortutako aurrezkiaren %50 ikastetxeari itzultzea izan du oinarri, ikastetxeak erabaki dezan zertan gastatu. Lau ikastetxeek guztira 18.500 euro aurreztu dituzte.
Gainerako %50 eskualdeko Udal bakoitzak ikastetxeetan bertan aurrezkia eta energia-eraginkortasuna hobetzeko inbertituko du.
Konkretuki, ikastetxeek garatutako ekintzei esker, Udalek ondorengoak aurreztu dituzte: 3.712,60 euro, Pasaiako Karmengo Ama herri ikastetxearen kasuan; 7.443 euro, Errenteriako Cristobal Gamon ikastetxean; 4.317,10 euro Lezoko herri ikastetxean; eta 3.062,30 euro, Oiar-tzungo Elizalde herri eskolaren kasuan.
Ikasturtean zehar, ikastetxeek, energia-taldeak sortuz, ohiturak aldatuta kontsumoak hobetzeko jarduerak eta ekintzak abian jarri dituzte. Izan ere, xede horrez, ikastetxeetatik jakinarazi dutenez, energia-taldeetan eskola-erkidego guztia ordezkatua egon da: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezaina eta familiak.
Energia eta ura eraginkortasunez kudeatzean, gastuak ondorio garrantzitsuak ditu, bai ingurumenaren eremuan, bai ekonomiaren arloan. Oarsoaldearen ordezkari-tzapean dauden Udalek urtero bost milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte partida horietan eta gastu arruntari dagokion aurrekontuaren %50 da, gutxi gora-behera. Diru horretatik, ikastetxeak Udalen gastu guztiaren ia %10 dira.
Baina garrantzitsuena ez da CO2-ren igorpenak murrizteko eta ekonomikoki aurrezteko proiektu honek duen ahalmena, pedagogia esperientzia baizik. “Nolanahi ere, gero eta premia handiagoa dago honakoa ulertaraztea: baliabideak nahitaez arrazionaltasunez erabili behar direla”, azpimarratu dute proiektu honen arduradunek.