Síguenos en redes sociales:

Errezilek bihar ospatuko du VII. Sagardo txapelketa

Herriko 15 baserritako sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izango da 20.00etatik aurrera

Errezil - Sagardoa gustuko duten guztiek Errezilgo Gaztetandik kultur elkarteak antolatutako VII. Sagardo txapelketa herrikoiarekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar (20.00etatik aurrera) frontoi ondoko dantzalekuan (eguraldi txarra bada frontoian egingo da).

Aurtengo lehiaketan herriko 15 baserritan ekoiztutako sagardoa dastatu ahalko da, 10 euroren truke (5 euro 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat). Hori bai, sarrera ordaintzerakoan mota ezberdineko pintxoak, gazta, sagargozoa eta kafea hartu ahalko da sagardoarekin batera.

Txapelketaren antolatzaileek eskualdeko herritar guztiak animatu nahi dituzte frontoi ondoko dantzalekuan bihar egingo den ekitaldira gerturatzeko. - J.L.