Síguenos en redes sociales:

Izaskun Ayestaran raketista omenduko dute

Ibartarrak omenaldia jasoko du eta ondoren ‘Raketistak, lehen eta orain’ dokumentala emango dute

Ibarra - Izaskun Ayestaran Perez raketista ibartarrari omenaldia egingo zaio plazako estalpean 19.00etan eta ondoren, 22.00etan, Raketistak, lehen eta orain dokumentalaren emanaldia egingo da.

Tolosako Beotibar frontoian urte bete inguru entrenatzen aritu zen Izaskun Ayestaran, inguruko beste pelotariekin. Tartean, Elduaingo Soroa raketista. Honen ostean, MadrilgoFrontón Madriden debutatu zuen 1960ko hamarkada hasieran. Bertan urtebetez aritu zen profesional gisa.?

Raketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herrietako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Raketista profesionalak, bizimodua aurrera ateratzeko Euskal Herritik kanpora joan behar izan zuten: Espainiako Estatuan, Kuban, Mexikon, Argentinan, Brasilen... aritu ziren raketistak. - M.S.S.