Anoeta - UEMArekin elkarlanean, Anoetako eta Irurako udalek 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituzte.

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo dute, eta izena ematen dutenen artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko dute bi herrien artean. Taldea sor-tzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herri batean nahiz bestean eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak diruz lagunduko dituzte bi udalek. Eta herritik kanpo matrikulatzen diren herritarrek ere diru-laguntzak jaso ditzakete (%75-100). Bereziki sustatu nahi dituzte etorkinentzako ikastaroak, eta aurten ere iaz Anoetan aritu zen taldearekin jarraitu nahi dute: astelehen, astearte eta ostegunetan, 15.00etatik 17.00etara.

Irailaren 25era arte Anoetan izena emateko aukera dago eta hilaren 24ra arte, Iruran. Informazio gehiagorako: Anoetako Udaleko euskara zerbitzua (943 651 200 / euskara@anoeta.eus) edo Irurako Udaleko euskara zerbitzua (943 691 333 / euskara@irura.eus).

Euskara ikasteaz gain, Anoetan eta Iruran mintzapraktika egiteko aukera ere luzatu nahi dute Mintzalaguna proiektuaren bitartez. Astean behin, ordubetez elkartuko da taldea euskaraz hitz egiteko. Herrian taldea osatuko ez balitz, Tolosaldean martxan dauden talde ezberdinetan parte hartzeko aukera egongo litzateke. - M.S.S.