Síguenos en redes sociales:

Altzako Harri Berri ikastetxean, oraindik ere lanean

Altzako Harri Berri ikastetxean, oraindik ere laneanR. Plaza

donostia - Lanak direla eta, jangelako bi atetik bat ezin da erabili eta ate bakarra izatean, segurtasun neurriak bete ahal izateko 50 ikasle bakarrik sar daitezke bertan (larrialdietarako beste irteerarik ez dagoelako). Eskolako zuzendaritzako kideak lanean ari dira iraila hasieratik arazoa konpontzeko eta espero dute egun gutxi barru zerbitzua normaltasunez eskaini ahal izatea, areto horretan bigarren ate bat zabalduta.

Ikastetxeko arduradunek pasa den astean azaldu zieten egoera gurasoei, lehen egunetan jangela ume batzuek bakarrik erabili ahal izango zutela jabetzean. Harri Berri-Oletako zuzendaria, Marijo Astigarraga, bereziki eskertuta agertu da familien jarrerarengatik, bileran bertan guraso batzuek haien burua eskaini baitzuten seme-alabak etxera eramateko, 50 leku horiek benetan behar zituztenei eta etxera joateko aukerarik ez zutenei uzteko.

Ikastetxean eta gurasoek arazoa lanen atzerapen batengatik sortu dela uste dute, baina Donostiako Udaleko Hezkuntza zerbitzuak epeak betetzen ari direla dio eta obra hilaren bukaeran edo urriaren hasieran amaitzea aurreikusten dute. Enpresarekin kontratua ekainean sinatu zuen Udalak eta lanek hiru hilabeteko iraupena zuten. Hala, bazekiten ikasturte hasierarako ezin izango zutela bukatu. Gainera, zailtasunen bat egon zitekeela ere aurreikusten zuen proiektuak, lurzoruaren baldintzengatik.

Jolastokia estaltzeaz gain, ikasleek eraikin nagusitik jangelaraino osatzen duten ibilbidea ere tapatuko dute eta oztoporen bat ere kenduko dute, irisgarritasuna bermatzeko asmoz. Udal iturriek azaldu dutenez, ikastetxearekin plan bat aurreikusi zuten, obrak eta eskolak batera emango ziren garairako eta, adibidez, zarata gehien sortzen duten lanak 13.00etatik aurrera egitea erabaki zuten, ikasleak gelak dauden bitartean gehiegi ez eragozteko.

Jangelarekin dagoen arazoaz gain, obrak direla eta egun hauetan haurrek bide luzeago bat egin behar dute eraikin nagusitik bazkaltzeko aretora joateko eta hori ere kritikatu dute guraso ba-tzuek aste honetan sare sozialen bidez.

eh bildu Egoeraren berri izanda, interpelazioa aurkeztu du EH Bildu taldeak Donostiako udaletxean, Gobernuari galdetzeko nolatan sortu diren arazo hauek. Urgen-tziazko galdera erregistratu dute egoeraren xehetasunei buruz itauntzeko, baita irtenbideren bat bilatzeko hartutako erabakiei buruz ere.