Zizurkil - Zizurkilgo Udalak Plaza Etxeberri taberna-jatetxearen ustiapenaren kontratazioa eslei-tzeko eskaerak onartuko ditu abuztuaren 26a bitartean.

Zizurkilgo Udalaren aurtengo inbertsio nagusienetako izan da herrigunean kokatzen den Plazaetxeberri etxe historikoaren erosketa. Herritarrekin prozesu bat garatzeko asmoa dute udal ordezkariek eraikinaren etorkizuneko erabilera erabakitzeko, baina bien bitartean taberna-jatetxeari irekita eutsi nahi diote. Zizurkilgo abuztuko festak amaitu arte egungo kudeatzaileek eramango dute taberna-jatetxearen ardura.

Oinarriak eta kontratazioarekin zerikusia duen gainerako dokumentazioa Zizurkilgo Udalaren web orrian (zizurkil.eus) dago eskuragai. Kontratatzailearen profila atalean edo udal bulegoetan lortu ahal izango dira. - M.S.S.