Ustiaketara atera da Plazaetxeberri
Zizurkilgo Udalaren aurtengo inbertsio nagusienetako izan da etxe historikoaren erosketa
Zizurkil - Plazaetxeberri jatetxearen ustiaketa kontratua lehiaketara atera du Zizurkilgo Udalak. Aurtengo inbertsio nagusienetako izan da herrigunean Plazaetxeberri etxe historikoaren erosketa.
Herritarrekin prozesu bat garatu asmo dute udal ordezkari berriek Plazaetxeberriren erabilera erabakitzeko, baina bien bitartean taberna-jatetxeari irekita eutsi nahi diote. “Herriguneko festak amaitu arte egongo dira egungo kudeatzaileak eta maizter berrien bila hasi behar dugu zerbitzuari eusteko”, azaldu du Iker Urruzola alkateak.
Hainbat baldintza ezartzen ditu Udalaren lehiaketak. Hiru urteko iraupena izango du ustiaketa kontratuak eta gehienez urtebete luzatu ahal izango da. Hilero Udalari ordaindu beharrekoa, gutxienez 800 euro izango da eta interesdunek izena emateko epea uztailaren 15era artekoa da. Proposamenak Zizurkilgo Udal erregistroan aurkeztuko dira. “Hiru-lau urteko epea jarri dugu legealdi honetan herritarrekin landu nahi dugulako Plazaetxeberriren erabilera, bide orri bat marraztu nahi genuke herriguneko beharrak ikusiz Plazaetxeberrin egin beharrekoekin, eta ez dugu nahi oraingo erabakiek ondorengo bide orri hori zailtzea. Herritarrek benetako erabakimena izan behar dute”, azaldu du Urruzolak. - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
Doble cita para los aficionados al motor en Azpeitia
-
Las hermanas zumaiarras Janire y Annette Gonzalez-Etxabarri, en la cresta de la ola
-
La Banda de Música de Mutriku actuará con Sorotan Bele en Lapurdi días antes de su cita con las fiestas de la Magdalena
-
Pilotaren udako hitzordu nagusia bueltan da Hondarribian