Tolosa. 30 urte bete dira Tolosa eta Uztaritze senidetu zirela eta hainbat ekitaldi egin ziren bi herrietan larunbatean. 1989ko ekainaren 28an sinatu zen Tolosa eta Uztaritz herrien arteko senidetza agiria. 11 artikuluetan egituratua, bake eta adiskidetasunean oinarrituta, elkartasun-loturak sendotzea eta anaitasun-harremanak finkatzea ziren helburuak. 2016ko urrian hitzarmena egungo errealitatera egokitu zen. Larunbatean hainbat ekitaldi izen ziren Tolosa, tartean ekitaldi instituzionala, kantu-jira eta bazkaria. Argazkia: N.G.