‘Xanti’ eta ‘Maialen’-ek ehun urteak Iruñean ospatuko dituzte
Errenteriako musika bandak kontzertua eskainiko du entzierroen monumentuan
Errenteria - Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Banda, EMKE, Iruñearantz abiatuko da gaur, bertako La Pamplonesa musika banda eta Errenteriako Xanti eta Maialen erraldoiekin, bien mendeurrena ospatzeko.
Orreaga hiribidea, entzierroaren monumentuaren ondoan, 12.30ean eskainiko duten kon-tzertuan Errenteriako musika bandaz gain, txistulariak eta gaiteroak ere izango dira eta emanaldia solidarioa izango da. EMKEk adierazi duenez “gurea bezalako elkarte batek bete behar duen funtzio sozialean kokatzen da”.
“EMKEn, oso argi dugu kultura zabalkundea eta funtzio soziala eskutik joan behar dutela, kultura eta arlo sozialaren arteko lankidetza eta kolaborazio esparruak zabalduz. Eta aipatu lankidetza horrek garamatza honakoan ANA (Nafarroako Autismo Elkartea) bat egitera. ANA bezalako elkarteek betetzen duten lana balioan jarri nahi dugulako”.
Errenteriako musika banda eta La Pamplonesaren arteko harremanak soka luzea du, 1918an hasi baitzen. Urte horretan, jaialdi batean hamabi musika banda elkartu ziren Iruñean zibil banda bat aldarrikatzeko, iruindarrek ez zutelako militarrek gidatutako banda bat. Iazko sanferminetan Errenteriako eta beste musika taldeek omenaldi bat jaso zuten. - A.M.