LEZO ? Gaur bertan Euskal Jaiei hasiera emango zaie Lezon, igandera arte. Horren harira, bihar arratsaldean Sagardo Eguna egingo da, bazkari herrikoiaren ostean. Beraz, Mendekosteak amaitubadira ere, jai giroa nabarmendago oraindik Lezon.

Gaur, hain zuzen, iluntzeko21.00etan Murixkaren ikasturteamaierako ekitaldiak emango diehasiera Lezoko Euskal Jaiei,Bekoerrota kiroldegian.

Bihar zein igandean, halaber,ekintza andana antolatu ditu Udalak, herriko elkarte eta eragileekinelkarlanean. Esate baterako, bihargoizean musika izango da nabarmen herriko kaleetan zehar, besteak beste, Lezoko Dantzazale etaeskualdeko dultzaineroek eskainiko duten Euskal Ezkontzarekin,Kantujirarekin edota GurutzeSantuaren plazan egingo dendantza emanaldiarekin.

Eguerdian, aldiz, bazkari herrikoia Goiko Plazako frontoian etaarratsaldean, Sagardo Eguna,Giza probak eta esaera zaharrenlehiaketa ospatuko dira. Egunaamaitzeko, 21.30ean, LezokoDantzazaleak eta Jaki Hadi taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango dute herritarrek.

Eta igandean, lezoarrak dianaren doinuekin esnatuko dira, goizeko 9.30ean. Horren ostean,arratsaldeko 20.30ak bitartean,musika zein dantzari loturikoekintza ugari egongo dira aukeran: Lorezain konpartsa, Euskadiko musikari gazteen kontzertua, herri kirolak, haur jolasakedota Gu Agustina, zein bertsorap emanaldia.

Udalak eskerrak eman dizkieEuskal Jaien antolakuntzan parte hartu duten herriko elkarte, talde eta eragile guztiei eta bidebatez herritar oro animatzen duekintzetan parte hartu eta jaihauek goza ditzaten. ? A.M.